martes, 28 de octubre de 2008

Anboto Irratia

Anboto Irratia Elorrioko Udalaren eta Durangaldeko Herri Komunikabideak elkartearen ekimenez jaio zen 2003ko azaroaren 10ean, Bakarne Bernedo kazetariaren gidaritzapean.
Orain arte, programazinoa 24 ordukoa izan den arren, zuzeneko saio bakarra aireratu izan dabe. Ordu biko iraupena izan dauen Ezkatza magazina ardatz hartuta, eskualdeko barriak, kirol arloko gaiak, kultur ekitaldiak eta abar lantzen jardun dabe.
Anboto Irratia durangalde osoan entzun daiteke. 107.1 FM Elorrion, eta 99.0FM gainerako herrietan.
Hedabide honen beste helburuetako bat, euskararen normalizazinoa bultzatzeko tresna izatea da. Izan be, Anboto da euskara hutsean lan egiten dauen Durangaldeko irrati bakarra.
Anboto astekariaren laguntzaz sortua, bertako langileak bi hedabideetan lan egin ohi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario